XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Gutxienez dirulaguntzaren zenbatekoari dagozkionetan, informatika ekipamendua urtekoaren barruan erosteko konpromezua, horrela Foru Aldundiak toki erakundeari egin diezaion/diezazkion ordain-agindua/k ekitaldiaren barruan eta toki erakundeak onartutako ziurtagiri/en edo faktura/fakturen truke egingo da/dira-ta.

4. Dirulaguntzaren gai den ekipamendua kontratatzeko prozedurari dagokion tramitazioa eta proiektua behar bezala eta oso osorik burutzeko beharrezko izan daitezen tramite eta baimen guztiak gauzatzeko konpromezua, guzti hori prozedurari hasiera ematen zaionetik behin betiko jasoketa egin arte.

Era berean, adjudikatari izan daitezenen aurrean, enkantearen ondoriozko betekizunetaz arduratuko da esklusibotasunez.

Laugarren artikulua. - Eskabideak eta epeak

Dirulaguntza eskabidea, azaroaren 22a baino lehen egin beharko dute toki erakundeek eta Lurralde Ekintzako Zuzendaritzan (Bilbaoko Errekalde Zumardia, 30-3. solairua) aurkeztu beharko da, Alkateak edo Mankomunitate edo Partzuergoko Lehendakariak izenpetu behar izango duelarik.

Eskabideak laugarren artikuluan aurrikusitakoaren arabera egiten ez badira, doakionari errekerimendua egingo zaio zazpi eguneko epearen barruan akats hori konpon dezan, horrela egiten ez badu bere eskabideari atzera egingo zaiola jakineraziz.

Bosgarren artikulua. - Ebazpena

Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Sailak, eskabideak jaso ondorengo hamabostaldian bidezko izan daitezen dirulaguntzak emateko aurkeztutako eskabideak aztertuko ditu, horretarako, hori burutzerakoan udal ekarpenari dagokion partehartze edo portzentaia, erosiko diren ekipoen kopurua, dirulaguntza eskatzen dutenen kopurua, eta sare telematikoa ezartzerakoan alde geografiko homogeneoak kontuan hartzeari eta toki/eskualde mailako baterako jarduerak sortzeari dagozkienetan proposatutako eskualdekatzea baloratuko direlarik.

Eskabideak, Lurralde Ekintzako Zuzendari Nagusiak proposatuz eta Udal Azterlan eta Toki Erakundeentzako Ekonomi Laguntzako Zerbitzuak txostena egin ondoren, Ingurugiro eta Lurralde Ekintzako Foru Diputatu Andre Txit Argiak ebatziko ditu.

Dirulaguntzen emakidari buruzko akordioak abenduaren bigarren astean jakineraziko zaizkie toki erakundeei.

Epe hori igaro ondoren eskabideari buruzko berariazko ebazpenik jaso ez bada horri ezezkoa eman zaiola ulertuko da, geroago modu bereziz ebatzia izan dadinaren kaltetan gabe.

Seigarren artikulua. - Gehienezko zenbatekoa

Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Sailak emango duen dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoak, proiektatutako gastuari dagokion kostuaren ehuneko ehuna (%100) jo ahal izango du.

Zazpigarren artikulua. - Ekarpena

Ekipoak esleitzerakoan egon daitezen bajek edo sor daitezen gehikuntzek, udal ekarpen edo Mankomunitate edo Partzuergoarekiko eragina baino ez dute izango, baita toki erakundearen onerako jasoko deneko Proiektuarentzat lortutako beste edozein finantzaketak ere, dagokion zenbatekoa toki erakundearen ekarpena baino haundiagoa izan dadinean salbu, kasu horretan gaindikin horrek Foru Aldundiaren dirulaguntza gutxiagotu egingo lukelarik.

Toki erakundeak datu hori esan gabe uztearen ondorioa, Foru Aldundiak eman dion dirulaguntza ezeztatzea izan daiteke.

Zortzigarren artikulua. - Koordinazioa

Dirulaguntzaren onuradun izan daitezen toki erakundeek eta Foru Aldundiak, inbertsioak ondorio onak izan ditzan, koordinatuz jardungo dute eta horretarako, toki erakundeek, egin daitezen administrazio tramiteen garapen eta burutzapenaren eta lizitatzaileek aurkeztutako eskeintzen berri emango diote Foru Aldundiari.

Dirulaguntzaren gai den ekipamenduaren erosketari dagokion deialdiko lizitazioaren esleipena egin aurreko tramite gisa, Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Sailari atxikitako Bizkaiko Foru Aldundiko, Lantikeko eta toki erakundeko teknikariek osatuko duten Batzorde Parekatuak txosten tekniko egokia emango du.